Berriak

Azala » Berriak » Sektore kimikoko enpresei eta produktu kimikoak erabiltzen dituzten enpresei zuzendutako ateak zabalik jardunaldia

Sektore kimikoko enpresei eta produktu kimikoak erabiltzen dituzten enpresei zuzendutako ateak zabalik jardunaldia

2012ko urriaren 5a Ikusi berri guztiak

SUESKOLA Fundazioak, suaren aurkako borrokaren prestakuntzan espezializatutako prestakuntza-zentroak,  sektore kimikoko enpresei eta produktu kimikoak erabiltzen dituzten enpresei zuzenduta ateak zabalik jardunaldia antolatu du.

 

Jardunaldiak Euskadin eta Estatuan aitzindari diren instalazio batzuk ezagutzeko aukera emango dizu. Jardunaldiaren helburua suteei aurre hartzeko eta suteak itzaltzeko zer egin behar den erakustea dagai, eta oraingo honetan, zehazki, gai kimikoen aurrean zer egin behar den aztertuko da. Jardunaldian produktu kimikoak gordetzeko araudian dauden aldaketen berri emango da, bai eta ikuspuntu praktikotik eskatzen diren baldintzei erantzuna emateko irtenbideak. Hitzaldi honek enpresetan egunero ematen diren egoera ezberdinei erantzun praktikoak zein izan behar diren azaltzera zuzendurik dago.

 

 

Ateak zabalik jardunaldia ondorengo datan izango da:

2012ko urriaren 5

SUESKOLAko instalazioetan, Ordizian.

Ordutegia: 10.00-11.30 Jardunaldia

                               11.30-13.00 Sueskolara bisitaldia

 

Gipuzkoa.net